Sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzea eta ordainak ematea.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia eta Herri Administrazioa


Egitura atal kudeatzailea

Giza Eskubideen Zuzendaritza


Xedea

107/2012 DEKRETUA, ekainaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzekoa eta biktima horiei ordainak ematekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoan 1960ko urtarrilaren 1etik 1978ko abenduaren 28ra bitartean bizi izandako motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan inor biktima deklaratzeko prozedura eta baldintzak zehaztea eta, halaber, giza eskubideak urratu zizkiotela-eta pairatu duten sufrimendu bidegabearengatik ordaina ematea da dekretu honen xedea.

Nori Zuzendua

1.- Giza eskubideen urraketa jasan duten biktimen deklarazioaren onuradunak izango dira ordaina jasotzeko jarrita dauden baldintzak egiaztatzen dituztenak.

2.- Berebat, baldin eta kaltetua gertakariak igaro eta gero hil egin bazen, honako hauek izan daitezke biktima aitorpenaren onuradun, baita zuzenean lesioekin lotutako kausengatik hil ez izan arren ere: ezkontidea edo biktimarekin antzeko lotura afektiboa zeukan pertsona; biktimaren senitartekoak, dekretu honetan jasotako ordenaren eta baldintzen arabera.

Araudia

107/2012 DEKRETUA, ekainaren 12koa


Harremanak norekin

Marian Sánchez 945 019146

Laura Sagastizabal 945 019089

Rubén Alkorta 945 019085

Olga Sánchez 945 019085

Erantsi beharreko agiriak

1.- Sufrimendu bidegabea jasandako biktima izendatzeko prozedura Giza Eskubideen Zuzendaritzak tramitatuko du, Balorazio Batzordearen aurrean. Izapide hori administrazio-prozedurei buruzko lege-xedapenen arabera egin beharko da (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidegoaren azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoaren arabera).

2.- Kaltea jasan duenak eskatuta abiaraziko da prozedura, edo kaltea jasan duena hil egin bada, haren onuradunek eskatuta, eta arau honi erantsita doan eredu ofiziala erabiliz. Gerta liteke eredu berria ateratzea Balorazio Batzordeak. Eskabideak aurkezteaz bat, kasuan kasu bete beharreko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu behar dira, bai eta dekretu honen 11. eta 12. artikuluetan jasotako baldintzak bete direla egiaztatzekoak ere.

1.- Baldin eta norbaiten giza eskubideak urratzeak haren heriotza izan badu ondorio zuzena, honako hauek izan daitezke biktima-aitorpenaren onuradun, hurrenkera baztertzailean:

a) Hildakoaren ezkontidea edo hildakoarekin antzeko afektibotasun-harreman batean bizi zela egiaztatzen duen pertsona. Baldin eta hildakoa jarraian bizi izan bazen lehenik ezkontidearekin eta ondoren, antzeko afektibotasun-harreman bat egiaztatzen duen pertsona batekin, kalte-ordaina proportzionalki banatuko da beren artean, kausatzailearekin bizi izan diren denboraren proportzio zuzenean.

b) Seme-alabak: kalte-ordaina osorik jasoko dute, zenduak ezkontiderik ez bazuen edo berekin inor bizi ez bazuen. Ezkontiderik edo bizikiderik eduki baldin bazuen, orduan seme-alaben eta ezkontide edo bizikideen artean banatuko litzateke, erdibana.

Baldin eta ez bada ez ezkontiderik, ez antzeko afektibotasun-harremaneko bizikidetza egiaztatzen duenik, ez seme-alabarik, gurasoek jasoko dute kalte-ordaina.

d) Baldin eta ez bada gurasorik ere, hildakoaren neba-arreben artean banatuko da kalte-ordaina zati berdinetan.

e) Baldin eta ez bada neba-arrebarik, baina bai bilobak, haien artean banatuko da kalte-ordaina zati berdinetan.

2.- Eskabidea egiteko, 9. artikuluan adierazitakoa bete beharko dute eskatzaileek, eta biktimaren heriotza-egiaztagiria aurkeztu, bai eta honako beste agiri hauek ere, bien arteko loturaren arabera:

a) Legez banandu gabeko ezkontidea edo banantzeko edo ezkontza ezereztatzeko prozesuan ez dagoen ezkontidea bada, familia-liburuaren kopia edo ezkontzaren inskripzio-ziurtagiri literala, biktima hil ondoren Erregistro Zibilak emana; eta interesdunaren adierazpena, zeinean azaltzen duen ez dagoela banatzeko edo ezkontza ezerezteko prozesurik abian.

b) Eskatzailea hildakoarekin bizi zena baldin bada, udaletxeak ematen duen elkarbizitza-agiria edo heriotza gertatu aurreko bi urteetan elkarrekin bizi zirela egiaztatzeko notarioak emandako akta aurkeztu beharko du; edo, bien umerik bada, familia-liburuaren kopia edo jaiotza-agiri literalak, Erregistro Zibilak emanak. Halaber, ezkontzakoaren pareko afektibotasun-harremana egiaztatu beharrez, izatezko bikotearen agiri publikoa edo bestelako agiria aurkeztu beharko du, eta gero Balorazio Batzordeak aztertuko du onartzeko modukoa den ala ez.

c) Hildakoaren seme-alabak baldin badira, familia-liburuaren kopia edo jaiotza-agiri literalak aurkeztu beharko dira, Erregistro Zibilak emanak.

d) Eskatzaileak gurasoak, bilobak edo anai-arrebak baldin badira, kalte-ordainaren eragilearekin ahaidetasuna zutela erakusteko agiriak aurkeztu beharko dituzte: familia-liburuaren kopia, edo jaiotzako edo ezkontzako ziurtagiri literalak, Erregistro Zibilak emanak.

e) Onuradunen arteko lehentasuna zehazteko edo eskubide bera daukaten onuradunak zehazteko, honen aurreko d) hizkian sartzen direnek beren eskabidean adierazi beharko dute ez daukatela kalte-ordaina jasotzeko eskubide handiagoa daukan inoren berririk, eta eskubide berdina izan dezaketen hartzaileen berri baldin badute, haien izen-abizenak eman beharko dituzte.

12. artikulua.- Lesio larri eta iraunkorrengatiko konpentsazioa.

1.- Interesdunek 9. artikuluan xedatutakoaren arabera taxutu behar dute eskabidea, minusbaliotasun handia edo ezintasun iraunkorra ziurtatzen duten ebazpenak ere aurkeztuz edo, bestela, ezintasunik eragiten ez duten minusbaliotasunen maila edo lesio iraunkorrak egiaztatzen dituzten agiriak.

2.- Dekretu honetako 10.5 artikuluko b), c), d), e) eta f) paragrafoen kasuan, baldin eta kaltetua gertakaria izan eta gerora hil bazen, aurreko artikuluan deskribatutako pertsonak izango dira biktima-aitorpenaren onuradun. Halakoetan, aurreko paragrafoan zehaztutako dokumentuez gain, biktimaren heriotza-agiria ere aurkeztu beharko da, bai eta Dekretu honetako 11.2 artikuluan adierazitako agiriak ere, hildakoarekin zeukan ahaidetasunaren arabera.

3.- Azkeneko kasu horretan, dagokion lesio larri eta iraunkorrerako aurreikusitako zenbatekoaren % 65 ordainduko zaio onuradunari, dekretu honen 10.5 artikuluko a) paragrafoan heriotzetarako aurreikusitako kalte-ordainaren gehienezko mugarekin.


Dagokion tasa

Ez dago

Eskabideak Aurkezteko Epea

Dekretu honek indarra hartzen duenetik hasi eta 18 hilabeteko epean, 2013ko abenduaren 19arte


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabideak Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzari helarazi behar zaizkio, organo horren edozein erregistrotan aurkeztuta, Dekretu honek indarra hartzen duenetik hasi eta 18 hilabeteko epean. Halere, aukera egongo da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak horretarako zehazten dituen erregistro eta bulegoetan aurkezteko eskabideak.

Tramiteen deskripzioa

Eskabidea bera eta aurkeztu beharreko dokumentazioa jasotakoan, Balorazio Batzordeak agiriotan adierazitako egintza edo datuak benetakoak direla egiaztatzeko egin beharrekoa egingo du ofizioz. Horretarako, heriotza edo lesioa eragin duten gertakariak argitu aldera eta kausazko lotura zehazten lagundu aldera, gerta liteke bestelako aurrekariak, datuak edo txostenak biltzea, Eusko Jaurlaritzaren mendeko sail eta organismoetatik edota horiek jasota dauzkaten bestelako erregistroetatik.

Edonola ere, beharrezkoa iruditzen bazaio, Batzordeak aukeran izango du honakoren bat egitea:

a) Eskatzaileari entzun, eta hark aurkeztu dituen agirien eta frogen gainean informazio gehiago eskatu. Horretarako, eskatzaileari dei egingo zaio, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren batean, edo bere lurralde-ordezkaritzaren edo bulegoren batean, hizketan egiteko, bere bizilekutik hurbilen dagoen egoitza zein den kontuan hartuta. Batzordeko idazkariak elkarrizketa horren akta egingo du, eta, eskatzailea ados bada, ikus-entzunezko bitartekoez ere graba daiteke bere adierazpena.

b) Espedienteak izapidetzeko beharrezkoak izan daitezkeen aurrekariak, datuak edo txostenak eskatu beste herri-administrazio batzuei eta erakunde edo organo pribatuei nahiz publikoei, betiere, datu pertsonalen babeserako indarreko legeriak finkatzen dituen mugen barruan.

c) Lekukoen edo, beren ezagutza zuzenagatik edo gaian duten esperientziagatik, aurkeztutako eskaera argitzeko informazio garrantzitsua eskain dezaketen testiguen testigantzak edo txostenak eskatu; kasu horretan ere, testigantzok grabatu egingo dira hizlaria ados egonez gero.

d) Gertakari horiek hobeki argitzeko eta aurkeztutako eskaera hobeki ebazteko beharrezko jotzen dituen urrats guztiak egin.

e) Batzordeak, lesioen nolakotasuna aztertzeko, beste administrazio eskudun batzuek egindako minusbaliotasun-aitorpena ere aplika dezake, irizpide orientagarri gisa erabiltzeko.

Beharrezkoa denean eskatzaileek instrukzio-egintzetan parte hartzea, interesdunei ahalik eta erosoen gertatzeko moduan bideratu beharko da parte-hartze hori, baita eskatzaileen laneko edo lanbideko eginbeharrak, erantzukizun pertsonalak edo familiarrak ahalik eta gutxien oztopatzeko moduan ere. Interesdunek, hala badagokio, lege-aholkulari baten laguntza izan dezakete, beren interesen defentsarako egoki iruditzen zaienean.

 Balorazio Batzordeari dagokio, eta ez beste inori, eskabidea aztertzea eta sufrimendu bidegabe izendatzeko proposamena erabakitzea, ondo arrazoituta eta askatasunez. Eskubideak aitortzeko eskabideak izapidetik kanpo uztea ere erabaki ahalko du, irudituz gero nabarmena dela eskabideak ez duela fundamenturik.

Horretarako, eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa eta frogak aztertuko ditu, eta osotasunean balioetsiko. Aurkeztutako eskabide bakoitzeko, ondo arrazoitutako txosten bana prestatutako du Batzordeak, aurkeztutako dokumentazioa eta frogak aztertu ondoren. Biktimari giza eskubideak urratu zizkion gertakariaren laburpena ere jaso beharko du txostenean. Batzordearen iritziz eskatzaileak diruzko konpentsazioa jaso behar badu, konpentsazio-proposamena ere txosten horretan bertan azalduko du.

Txostena Justizia eta Herri Administrazio sailburuari jakinarazten zaionean, sailburuak eskatzailea biktima izendatzeko edo ez izendatzeko ebazpena eman beharko du, eta ebazpenean bertan adieraziko zaio eskatzaileari konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango duen ala, alderantziz, eskabidea ezetsi egin zaion.

 Ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean jakinarazi behar zaio interesdunari, eskabideari dena delako erregistroan sarrera eman zitzaion egunetik aurrera kontatuta.

 Epe horretan ebazpenik izan ezean, eskabideak administrazioaren isilbidez ezetsitzat jo direla pentsatu beharko dute interesdunek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, 44.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.


Egitura Atal Ebazlea

Batzorde bat sortzen da, dekretu honen babesean aurkeztutako eskaerak izapidetzeko eta baloratzeko. Dekretu honetan ezarritakoaren arabera izendatuko dituzte hango kideak, eta haiek legezkotasunaren, independentziaren, konfidentzialtasunaren, elkarlanaren eta eraginkortasunaren printzipioen pean jardungo dute


Ebazteko epea

Ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean jakinarazi behar zaio interesdunari, eskabideari dena delako erregistroan sarrera eman zitzaion egunetik aurrera kontatuta.

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

ESKABIDE ORRIA

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Interesdunek ez dute berriro aurkeztu behar dagoeneko Giza Eskubideen Zuzendaritzan aurkitzen den dokumentazioa. Honi buruz gehiago jakiteko deitu aurrez aipatutako telefonoetara.

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

02/10/2012