08. EAE Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana egin da 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, ezarritako eskari sozial bati erantzuten dion lege-aginduari jarraiki, politikaren, ekonomiaren, kulturaren eta gizartearen esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko bidean aurrerapausoak emate aldera.

Horretarako, VI. Planak, batetik, berdintasunaren aldeko 13 neurri proposatzen ditu, eta, bestetik, berdintasun-arloko esku-hartze publikoa bideratzeko hiru ardatz. Izan ere, esku-hartze publiko horrek balio-aldaketa ekarri behar du, eta emakumeen ahalduntze indibiduala, kolektiboa eta soziala bultzatu, erantzukizunkidetasunezko antolaketa soziala eraiki, eta indarkeriaren biktima diren emakumeekiko arreta zaindu behar du.

Aurrekariak

Gobernu Programak EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana lantzeko beharra adierazten du X. legealdian zehar gauzatu beharreko plan estrategikoen artean.

VI. Planaren aurretik ere egin dira hainbat plan emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean, hala nola:

-          EAEko emakumeentzako ekintza positiboen plangintza, 1991-1994.

-          EAEko emakumeentzako ekintza positiboen II. plangintza, 1995-1999.

-          EAEko emakumeentzako ekintza positiboen III. plangintza. Genero-ikuspegia politika publikoetan, 1999-2004.

-          EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana, 2006-2009.

-          EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana, 2010-2012.

Saila

EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea;Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten sailak

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari dagokio Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana lantzea, hori baita EAEn berdintasun-politikak sustatzeaz, aholku emateaz, planifikatzeaz eta ebaluatzeaz arduratzen den organoa. Era berean, Eusko Jaurlaritzako sail, erakunde autonomo eta erakunde publiko guztiak inplikatu behar ditu plana gauzatzeko prozesuan.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Berdintasunerako VI. Plana lantzean eta izapidetzean, sozializazio-prozesu bat antolatuko da, hainbat eragileren iritziak bildu eta horiek kontuan hartzeko, zehazki, honako hauenak: berdintasunaren alorrean lan egiten duten eragile sozialenak, sindikatu-erakundeenak, GKEenak eta elkarteenak, esklusio-egoera eta/edo diskriminazio anitza pairatzeko arriskuan dauden emakumeen interesak ordezkatzen dituzten elkarteenak, eta, bereziki, EAEko mugimendu feministarenak eta elkarte-mugimenduarenak.

Eraginak

Araudian eragina

4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, haren 15. artikuluan xedatzen du Eusko Jaurlaritzak plan orokor bat onartu behar duela legealdi bakoitzaren hasieran. Plan horrek modu koordinatu eta globalean jaso behar ditu euskal agintari publikoek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean gauzatuko duten jarduerarako orientagarri izango diren esku hartzeko ildo orokorrak eta irizpideak. 

Antolamenduan eragina

VI. Planak dio, berdintasunaren aldeko gobernantza hobetzeko neurrien artean, berdintasunerako administrazio-unitateak eta koordinazio-egiturak sustatu behar direla, horiek funtsezko baitira Eusko Jaurlaritzak egun dituen berdintasun-politikak bultzatu, horietan aholku eman eta koordinatzeko.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Planak ez du eragin zuzenik izango aurrekontuetan, ez baitu izaera ekonomikoko jarduerarik proposatzen; aitzitik, Eusko Jaurlaritzako sailek eta EAEko foru-aldundiek eta udalek jarraitu beharko dituzten esku hartzeko ildoak eta gauzatu beharko dituzten xede estrategikoak eta operatiboak zehazten dituen plan zuzentzailea da. Sail horiek, bakoitzak bere esparruan, haien aurrekontuen kontura gauzatu beharko dituzte jarduerak.

Beste jardueretan eragina

Eusko Jaurlaritzako sail guztiak daude Berdintasunerako VI. Planean inplikatuta, eta, legealdirako programa eta urteko programa egiterakoan, kontuan hartu beharko dituzte planak zehaztutako jarraibideak. 

Erakunde harremanetan eragina

Foru-aldundiek eta udalek ere VI. Planean zehaztutako jarraibideetara egokitu beharko dituzte berdintasun-arloko haien plangintzak.

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2014 - 2017
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea: Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea.2013/02/012013/05/31Amaituta
2. fasea:Lankidetza: Koordinazio Zuzendaritza edo Ekonomia eta Aurrekontu Sailburuordetza.2013/02/012013/11/15Amaituta
3. fasea: Plana prestatzea.2013/06/012013/11/15Amaituta
4. fasea: Txostenak egitea2013/11/152013/12/09Amaituta
5. fasea: Gobernu Kontseiluak plana onartzea2013/12/092013/12/30Amaituta
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea arduratuko da EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana sustatzeaz, aholku emateaz, diseinatzeaz eta ebaluatzeaz.

Honako batzorde hauek eta haien laguntzarako eta aholkularitza teknikorako talde hauek arduratuko dira Berdintasunerako VI. Planaren inguruko erakunde-koordinazioaz:

-       Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Sail arteko Batzordea.

-       Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordea.

-       Etxeko tratu txarrak eta sexu-indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. akordioaren Jarraipen Batzordea (indarkeriaren alorrean koordinazio espezifikoa gauzatzeko esparru sanitarioarekin, polizialarekin, judizialarekin, sozialarekin, hezkuntza-esparruarekin eta abarrekin).

Lankidetza eta parte-hartze soziala Kontsulta Batzordearen bidez gauzatuko da, batez ere; horixe da EAEko emakumeen elkarte-mugimenduarekin hitz egiteko eta komunikatzeko organoa.

Emakunde arduratuko da Berdintasunerako VI. Planaren jarraipena egin eta hori ebaluatzeaz, eta informazioa biltzeko sistema mekanizatu eta telematiko baten bidez egingo du; datuak modu arinagoan eta neurri handiagoan biltzeko, ustiatzeko eta zabaltzeko aukera ematen dio horrek.

Halaber, Emakundek jarraipen-txosten bat egiten du urtero Eusko Jaurlaritzak berdintasunaren alorrean gauzatutako jardueren gainean, eta planaren indarraldia amaitzean memoria bat egiten du euskal agintari publikoek plana gauzatzeko egindako jardueren inguruan. Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluak onartzen ditu urteroko jarraipen-txostenak zein ebaluazio globala, eta Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari igortzen dizkio horien berri izan dezaten.

 

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2015/06/30

Ebaluazioaren laburpena

Dokumentu hau 2014 urteari dagokion jarduera ebaluazioa da, Emakunderen X. Legealdirako Planaren esparruan eta EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako VI. Plana garatuz.

Ebaluazio data: 2016/06/01

Ebaluazioaren laburpena

Jarraipen Memoria. EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Planak euskal botere publikoek ekitaldi bakoitzean egindako jarduna aztertuko zuen ebaluazio-dokumentu bat lantzeko eskaera egin zuen, eta eskaera horri erantzuteko egin da dokumentu hau.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2018/06/30
URTEKO PROGRAMAK

Urteko programa: 2014

2014ko jardueren plangintza

Urteko programa: 2015

Azken aldaketa::2016/06/08