Datu-trukea Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuko Administrazio Orokorraren artean


Helburua:

Nagusia

Administrazio ziurtagirien ordez datu-transmisioak erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta  Estatuko Administrazio Orokorreko erakundeen arteko harremanetan; horretarako informazioa bitarteko telematikoen bidez trukatzeko sistema prestatuko da, herritarrek eta enpresek administrazio horiekin izapideak egiteko datu-ziurtagiririk eskatu beharrik eduki ez dezaten.

Proiektu pilotuaren helburua:  Pertsona fisikoek eta juridikoek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekiko betebeharrak kitatuta dauzkatela frogatzen duten administrazio ziurtagirien ordez erakunde horren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko datu-transmisioak erabiltzea, informazioa bitarteko telematikoen bidez trukatzeko sistema batez baliatuta. 

Bigarren mailako helburua

Herri administrazioen arteko datu-trukeak garatzeko esparrua zehazteko eredua ezartzea.

Zein plani atxikiko zaion:

Administrazio eta Gobernu Elektronikoen Plan Estrategikoa - PEAGE

Eremua:

Proiektu hau herri administrazioen arteko elkarreragingarritasunerako talde batek sortu du. Talde hau Administrazio Elektronikoaren Batzorde Sektorialaren esparruan eratu da eta Eusko Jaurlaritzak koordinatzen du; Herri Administrazioen Ministerioak (MAP) eta autonomia erkidegoek hauen eta Estatuko Administrazio Orokorraren arteko datu-trukerako ezarritako lankidetzaren emaitzako ekimenaren osagaia da.

Euskal Autonomia Erkidegoan, proiektuak euskal administrazio guztiak eta Estatuko Administrazio Orokorreko erakundeak har ditzake, denak ere datu hornitzaileak eta eskatzaileak baitira. Ildo honetatik, datuak laga edo eskatzen diren administrazio zerbitzu eta prozedura guztiak hartzen ditu.

Proiektu pilotuaren eremua: Proiektu hau Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak (GSDO) eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziak (ZAEA) autonomia erkidego batzuekin datuak trukatzeko prestatutako proiektu pilotuetako bat da; proiektu hauek guztiak aldi berean ari dira garatzen esperientziak eta emaitzak partekatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan Eusko Jaurlaritzak koordinatzen ditu proiektu horiek guztiak.

Gure kasuan, proiektu pilotuaren eremua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra da, eta datuen hornitzailea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra (GSDO) da. Proiektu hau, hain zuzen ere, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekiko betebeharrak egunean izatearen inguruko datuak eskatzen diren prozedurei dagokie.

Parte-hartzaileak / Eragileak:

Euskal Autonomia Erkidegoan, proiektuak euskal administrazio guztiak eta Estatuko Administrazio Orokorreko erakundeak har ditzake, denak ere datu hornitzaileak eta eskatzaileak baitira. EJIEk azpiegitura informatikoa jartzen du.

Proiektu pilotuaren eremua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra da, eta datuen hornitzailea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra da. EJIEk azpiegitura informatikoa jartzen du.

Lortu beharreko produktuak:

  • Elkarreragingarritasunaren Eskuliburua
  • Eusko Jaurlaritzaren eta GSDOren arteko datu-trukerako sistema eragilea

Aurreikusitako egutegia:

2005eko otsaila - 2006ko abendua

Lortutako emaitzak:

Eusko Jaurlaritzaren sare korporatiboaren eta Estatuko Administrazio Orokorraren intranet administratiboaren arteko konexioa.

Azken eguneratzea: 2008/01/09