Urdaibai Biosfera Erreserbako Garapen Iraunkorreko Estrategia (2009-2015)


Urdaibai Biosfera Erreserbako Garapen Iraunkorreko Estrategiaren Diseinua eta Lanketa (2009-2015) metodologia aktiboaren eta parte-hartzailearen bidez egin da.

Horretarako, partaidetza-organoak sortu dira eta horiek, ondo koordinatuta, parte hartuko dute prozesuan zehar antolatuko diren jardueretan:

ERAKUNDEEN ARTEKO MAHAIA

Urdaibain eskumenak dituzten erakunde nagusien ordezkariak:

  • Eusko Jaurlaritza: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila; Industria, Merkataritza eta Turismo Saila; Garraio eta Herri Lan Saila; Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa Saila; eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila.

  • Bizkaiko Foru Aldundia: Ingurumen Saila; Nekazaritza Saila; Herri Lan Saila; Garraio eta Hirigintza Saila, eta Ekonomia Berrikuntza eta Sustapen Saila.

  • Urdaibaiko udalak.

ADITUEN BATZORDEA

Lurraldearen, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen arloan duten lanbide-ibilbidea aintzat hartuta Urdaibain garrantzia duten pertsonak.

PANEL SOZIO-EKONOMIKOA

Era askotako elkarteetako nahiz GKEetako ordezkariak, enpresaburuak, sindikatuak, unibertsitateak eta beste irakaskuntza- nahiz ikerketa-zentro batzuk, etab., gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren arloekin zuzeneko lotura dutenak.

HIRITARRAK

Maila pertsonalean Estrategiaren lanketan parte hartu nahi duten pertsona guztiak.

estrategiaurdaibai@ej-gv.es

 

 

Azken eguneratzea: 2009/05/04