Cides 2013. Hiriak eta Garapen Jasangarria: Energia-eraginkortasuna. Bilbon, 2013ko ekainaren 13an eta 14ean

Ategrus-ek eta Deustuko Unibertsitateak antolatu dituzte jardunaldi horiek, eta Deustuko Unibertsitateko La Comercial auditoriumean izango dira.

CIDES 2013 jardunaldien helburu nagusia da gure hirien testuinguru konplexuaren eta haien garapen jasangarriaren inguruan sentsibilizatutako profesionalentzako eta arduradun publikoentzako topagune bat sortzea eta haiek elkarrekin esperientziak trukatzea. Jardunaldietako gaien funtsa hau izango da, nagusiki:

  • Natura-ingurunea zainduz eta baliabide naturalak baliatuz eta hobeto kudeatuz eraikitzea eta birsortzea gure hiriak, baliabide horiek modu egoki eta jasangarrian erabili behar direla jakinda.
  • Eraikuntza eta birgaitze jasangarriaren arloan energia-eraginkortasuneko azken teknologiak zabaltzea sektore horretako agenteen artean.
  • Hiri-eremuak diseinatzeko eta birsortzeko esperientziak aurkeztea, azpiegitura adimenduneko eta zerbitzu publiko–pribatuetan mugikortasun eraginkorreko estrategiekin konbinatuta, eta, haiei esker, hiritarren bizi-kalitatea eta osasuna hobetzea.
  • Arkitektura ekologikoagoa eta ingurunea gehiago zaintzen duena sustatzea, eraikinak energia-eraginkortasuna eta kudeaketa adimenduna errazten dituzten irizpide bioklimatikoekin eraikitzeko eta birgaitzeko gai dena.

Informazio gehiago, Ategrus-en esteka honetan Kanpoko esteka.

Azken eguneratzea: 2013/02/01