Arkitektura Jasangarriari buruzko I. Jardunaldi Teknikoa. 2013ko ekainaren 13a, osteguna

Arkitektura Jasangarriari buruzko I. Jardunaldi Teknikoa, Jasangarritasuna, Efizientzia Energetikoa eta Biobizigarritasuna (JEEB), Eusko Jaurlaritzaren Etxegintzaren Kalitatea Kontrolatzeko Laborategian izango da 2013ko ekainaren 13an, ostegunan.

Knauf GmbH eta Knauf Insulation enpresek babestutako jardunaldi teknikoak, ikuspegi berri bat biltzen du eraikuntzaren jasangarritasunaz; izan ere, energiaren errehabilitazioaz ez ezik, biobizigarritasunaz eta geobiologiaz ere arduratzen baita, eraikinak osasungarriagoak izan daitezen.

Eraikin berrietan, nahiz errehabilitazio energetikoan, Arkitektura jasangarriaren esparruaren helburu nagusiak hauek dira: energiaren kontsumoa hobetzea, baliabide naturalak zaintzea eta, oro har, azken urteotan eraikuntzaren sektoreak kontuan izan ez dituen ingurumenaren gaineko eraginak murriztea. Energiaren kontsumoak eta ingurumenaren gaineko eraginak murrizten lagundu dute eraikuntzaren joera berriek eta industrian izandako aurrerapen teknologikoek, baina berria ez izan arren, beste kontzeptu bat sortu da, arkitektura jasangarriaren laguntza behar duena; biobizigarritasuna eta geobiologia. Eraikinek osasungarriak izan behar dute; izan ere, eraikin bat jasangarria izateak ez du esan nahi osasungarria denik.

Egungo panoraman, demanda urriko eraikinen gaia gori-gorian dagoen honetan, tresna fidagarriak behar ditugu eraikinaren benetako portaera energetikoa ulertzeko.

Horregatik, jardunaldiak ikuspegi zabala emango du arkitektura jasangarriko proiektuen errendimendu energetikoa neurtu eta egiaztatzeko, etxebizitzena nahiz hirugarren sektoreko eraikinena, hala proiektu-fasean, nola eraikuntzan eta erabileran. Horrela, karakterizazio energetikoaren neurtzeko aukera zabalduz, diseinuari buruzko erabakiak hartzeko, eraikuntza-lanaren kontrola hobetzeko eta eraikitako guneen funtzionamendua doitzeko oinarrizko tresna gisa.

Jardunaldiak ikuspegi holistikoagoa emango digu arkitektura jasangarriaren inguruan, natur baliabideak eta erabiltzaileak errespetatuz, eskatzaileen, eraikuntza-enpresen eta -industriaren ikuspuntutik, eta laborategien parte hartzearekin; izan ere, laborategiek modu errealean neurtu dezakete nola betetzen diren paperean egindako kalkuluak.

Informazio gehiagorako, ekitaldiko egitaraurako eta izena emateko, erantsitako programa (pdf, 736KB) ikus daiteke.

Azken eguneratzea: 2013/05/23