Ried 2013. Eraikuntzako Birgaitze-Ian Integralari buruzko I. Kongresua. Madrilen, 2013ko apirilaren 10ean eta 11n

Kongresua El Instalador talde editorialak antolatu du, zeinak jotzen baitu gure herrialdeak duen profesionalen arteko elkarlana dela krisiaren amaiera ekarriko duen faktorea, betiere elkarrizketa eta lankidetza badira tresna nagusiak, eta eragiten diguten arazoak arrazionaltasunez konpontzeko borondatea beste ezeren gainetik badago.

Energia-eraginkortasuna hobetzea hartu behar dugu ardatz eraikuntzaren sektorea eraldatzeko eta hura gure ekonomia dinamizatuko duen sektoreetako bat bihurtzeko, eta, Espainiako eraikin-parkea kontuan hartuta, birgaitze-lanak dira gure ekintza-eremu nagusia.

Araudi-esparru egokiarekin, etxebizitza-parkea birgaitu eta eguneratu behar da; izan ere, Espainian egin daitekeen lana da, eta ekonomikoki bideragarria da. Horretarako, eraikuntzako ziurtapena eta birgaitze-lanak oinarrizko tresna gisa aztertu behar dira, eraginkortasunaren eta emisioak murriztearen alorrean gure helburuak lortzeko.

Kongresuko gai-arloak:

  • I. gai-arloa: Inguratzailearen gaineko jarduerak: isolamendua, fatxada- eta estalki-sistemak, leihoak eta kristaleria
  • II. gai-arloa: Instalazio termikoak, eta energia berriztagarriak integratzea: aerotermia, geotermia, biomasa, eguzki-energia, minieolikoa, mikrosorkuntza, etab.
  • III. gai-arloa: Beste instalazio batzuk: argiztatzea, igogailu eta instalazio hidraulikoak
  • IV. gai-arloa: Energia-ziurtapena eta birgaitze-lanen kudeaketa

Informazio gehiago, Ried 2013 kongresuaren webgunean Kanpoko esteka.

Azken eguneratzea: 2013/02/01