Eraikuntzako Proiektuen eta Enpresen Ingurumen Balioaren Berri Emateko eta Bizitza Zikloa Aztertuz Hura Hobetzeko Jardunaldia, Madrilen, 2013/03/07an

Ekonomia eta Ogasun SailakIndustria, Energia eta Meatze Zuzendaritzaren bidez— eta Madrilgo Erkidegoko Energia Fundazioak (Fenercom) doako jardunaldi bat antolatu dute eraikuntzako produktuen, zerbitzuen eta enpresen inpaktuaren berri emateak eta haiek objektiboki eta zorroztasunez murrizteak duen garrantziari buruz. Jardunaldia Promomadrid-eko ekitaldi-aretoan (Suero de Quiñones kalea 34, Madril) izango da.

Hizlariek azalduko dute nola enpresetan hainbat zerbitzu jartzeak —adibidez, Ekodiseinua, Produktuaren Ingurumen Aitorpenak, Karbono Aztarna edo enpresen Ingurumen Kontabilitatea— aukera ematen duen materiaren eta energiaren erabilera eta haien kostu operatiboak murrizteko, haien produktu eta zerbitzuen balio erantsia handitzeko, merkatu berriak irekitzen laguntzeko, enpresaren irudi korporatiboa hobetzeko eta, azken finean, emaitzen kontua hobetzeko. Eraikuntzaren alorreko punta-puntako enpresen, ingurumen-aholkularitzen eta ikerketa-zentroen kasu errealak erakutsiz, zerbitzu horiek ezartzeak zer onura dakartzan ikusi ahal izango da.

Fenercom-en webgunean Kanpoko esteka informazio gehiago dago, bai eta doako jardunaldirako izena emateko aukera ere.

Azken eguneratzea: 2013/03/06