ICCLren eraikuntza jasangarriari buruzko on line ikastaroa
Gaztela Leongo Eraikuntzaren Institutuak (ICCL) eraikuntza jasangarriari buruzko ikastaro bat diseinatu du, eta bere trebakuntza-plataforman online eskaintzen du: Formac@n . Haren ezaugarri nagusietako bat matrikulazio jarraitua da.
Ikastaroaren bitartez eraikinek ingurumenean eragiten dituzten kalteen gaineko jakintzaz hornitu nahi da ikaslea, eta eraikuntza-proiektu bat jasangarria izan dadin aintzat hartu beharreko aldagaien gaineko ikuspegia eman.
Hori dela eta, hainbat arlo aztertzen dira ikastaroan: eraikuntza jasangarriaren hastapenak, eraikinen eraginkortasun energetikoa, uraren kudeaketa, material eta baliabide naturalen hautaketa, hondakinen kudeaketa, barne-inguruaren kalitatea, eraikinak gaur egungo tresnen bidez ingurumenaren ikuspegitik ebaluatzea, eta eraikinen eta haien ereduen ingurumen-ziurtapenak. Amaitzeko, ariketa praktikoa egingo da.
Matrikulatzeko epea urte osoan dago irekita.
Informazio gehiago nahi izanez gero: info@iccl.es eta ICCL-ren webgunea .