Jardunaldi- eta tailer-ziklo bat eraikuntza- eta eraispen-hondakinei buruzko araudi berrira aplikatzen laguntzeko, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, 2012ko urrian eta azaroan

Dibulgazioko eta trebakuntzako ziklo honetan informazio-jardunaldi bat eta aplikatzeko bi tailer daude.

Ihobe sozietate publikoak, ASCOBI, ASCONGI eta UNECA eraikuntza-enpresen elkarteekin elkarlanean, trebakuntzako eta informazioko ziklo bat antolatu du 112/2012 dekretuaren arau-esparru berria Euskadin ezagutarazteko eta aplikatzen laguntzeko (dekretu horren bidez eraikuntza- eta eraispen-hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dira). Ziklo hori urriaren 29tik azaroaren 14ra bitartean egingo da Euskadiko hiru hiriburuetan.

Informazio-jardunaldian Kanpoko esteka dekretu berria argitaratu ondoren agertu diren betebehar eta aukera berriak azalduko dituzte, bai eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinen (EEH) hazkundearen ondoriozko agregatuen erabilerak arautuko dituen hurrengo agindu teknikoa ere. Jardunaldi hori urriaren 29an, 30ean eta 31n izango da, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, hurrenez hurren.

Tailerretan EEHak zuzen eta ahalik eta eraginkortasun handienaz kudeatzeko funtsezko bi kontu landuko dituzte.

Gainera, saio horietan, Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan Programak Kanpoko esteka arau-esparru berri hau azkarrago eta sendoago abiarazteko interes-taldeen esku jartzen dituen tresnak eta zerbitzuak ere aurkeztuko dituzte.

Doakoa da jardunaldian eta tailerretan izena ematea; saio guztietan eman behar da izena, eta Ihoberen webaren bidez Kanpoko esteka dago horretarako aukera, besteak beste.

Azken eguneratzea: 2012/10/19