Ecozero lantegiak: "Ekoberrikuntza sustatzen: eraikuntza eta birgaitze jasangarrirantz". 2012ko iraila eta urria
Biodiversidad Fundazioarekin batera finantzatua, Empleaverde programaren baitan.
Eraikuntzan jasangarritasunerantz jotzea sustatzeko, eraikuntza-sektorean lan egiten duten enpresen negozio-eredu eta -estrategietan ekoberrikuntza txertatzea da Ecozero ekimenaren helburua.
Doako bi lantegiko ziklo bat da, eta EAEko hiru probintzietan errepikatzen da. Bertaratzen denak azken teknologiak eta azterketa-tresnak ezagutu ahal izango ditu, eta eraikuntza jasangarriaren eremuko jardunbide egokiak partekatu.
Bi lantegien deskribapena:
- “Ecozero Innova!” Ekoberrikuntzari, ekodiseinuari eta ingurumena errespetatzen duten teknologiei eta materialei buruzkoa.
- “Ecozero Emprende!” Sektoreko negozio-aukerei eta negozio-eredu berriei buruzkoa.
Agenda:
- Gipuzkoa
- Bizkaia
- Araba
Izen-ematea doakoa da, eta plazak, mugatuak.
Azken eguneratzea: 2012/10/09