Eraikinen birgaitzeari buruzko II. jardunaldiak. Bilbo, 2012ko ekainaren 5a eta 6a

Roberto de Molesmes Eraikuntza Eskolak antolatu ditu jardunaldiak, eta Ercilla Hotelean egingo dira.

Beharrezkoa da eraikitako ondarea kontserbatzea, eraikuntzen bizigarritasun-kondizioak hobetzea eta energia-gastua eta poluzioa gutxitzea. Eraikuntzen birgaitzeak behar horiei erantzuten laguntzen die, eta eraikuntzako agente guztientzat jarduera-hobi garrantzitsua osatzen du.

Jardunaldien bidez, hau lortu nahi da:

  • Administrazio publikoak eta erakunde espezializatuek sustatu eta garatutako ekintzak azaltzea, interes bereziko erreferentzia orokor gisa.
  • Eraikuntzen birgaitzeari aplikatzekoak diren eraikuntza-ekintzetarako irizpide zehatzak azaltzea, modu orokorrean.
  • Eraikuntzen inguratzaileen (fatxaden) ezaugarriak hobetzeko eraikuntza-aukerak (sistemak) azaltzea.
  • Ohiko estaldurei dagokienez, aginduak eta esku-hartzeak egiteko irizpideak azaltzea.

Berriaren iturrian, programa eta izena emateko buletina eskuratu daitezke.

Iturria: e-edificacion Kanpoko esteka, 2012ko maiatza 

Azken eguneratzea: 2012/05/25