Vocational Training in assessment of existing structures mintegia, 2012ko ekainaren 14an

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan egingo da, Jordi Girona kaleko 1-3 zenbakietan, Campus Nord-eko A3 eraikineko Master aretoan.

Lanen kopurua eta adina —bai eraikinena, bai azpiegiturena— etengabe gorantz doaz. Arrazoi ekonomikoak direla eta, ezinezkoa da aurreikusitako zerbitzu-aldia amaitu duten edo kalteak edo anomaliak hauteman zaizkien lan guztiak ordezkatzea. Horregatik, herrialde askotako administrazioek eta erakunde eskudunek geroz eta  maizago erabaki behar dute egungo egiturek oraingo eta etorkizuneko erabilera-baldintzetarako behar besteko fidagarritasunik baduten edo ez.

Egitura-teknikari gehienek gaur egungo egiturak ebaluatzeaz eta mantentzeaz arduratu beharko dutela jotzen da. Hala ere, ez dago lan konplexu horrekin zerikusia duten arazoei erraz heltzeko aukera ematen duen tresnarik. Beraz, behar-beharrezkoa da egungo egiturak ebaluatzeko printzipio argiak garatzea eta erabiltzea.

Egoera horretatik abiatuta, egituren esparruko zenbait ikerketa-zentrok Leonardo da Vinci programako Europako proiektu bat, gaur egun dauden egituren ebaluazioari buruzkoa, sustatu zuten. Proiektu horren barruan, Eduardo Torroja Eraikuntza Zientzien Institutuak (IETcc-CSIC), Centro Internacional de Métodos Numéricos en Ingeniería (CIMNE) zentroarekin batera, mintegi bat antolatu du: “Vocational training in assessment of existing structures”. Mintegia Bartzelonan egingo da, ekainaren 14an, goizez. Ekitaldi horretan espezialistek hartuko dute parte.

Mintegiaren programa Kanpoko esteka.

Mintegi horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Eduardo Torroja Eraikuntza Zientzien Institutuak (IETcc-CSIC) Leonardo programako proiektu horri buruz duen web-orrian Kanpoko esteka.

Azken eguneratzea: 2012/06/13