Aulamaderako monografia berezia: Birgaitzea eta jasangarritasuna, 2012ko maiatzaren 22an, Iruñean

Aulamadera zikloaren bidez, eraikinak egurrarekin birgaitzea sustatu nahi da. Horretarako, ezagutzak eta irizpideak ematen dira aplikatu beharreko araudiari buruz, materialen ezaugarri teknikoei buruz eta dagoeneko badauden egituretan lan egiteko estrategia egokienei buruz (haiek ordezkatzea, sendotzea edo sendatzeko tratatzea, adibidez).

Nafarroako Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskolako Areto Nagusian egingo da jardunaldia.

Parte-hartzaile guztiei jardunaldiari buruzko dokumentazio teknikoa emango zaie, baita Eraikuntza Kode Teknikoan aplikatzekoa den dokumentua ere: “Loturen diseinua eta kalkulua zurezko egituretan”.

Eraikalen, Aulamadera bigarren hitzaldi-zikloaren inaugurazio-jardunaldiaren berri eman zen: 2011ko azaroaren 15ean birgaitzeari eta jasangarritasunari buruzko monografia berezia izango da Kanpoko esteka.

“Aulamadera” Kanpoko esteka ekimena eta “Maderia. Construcción” Kanpoko esteka proiektua zurarekin egindako eraikuntzaren esparruan Maderiak egiten dituen ekintzen barruan sartzen da. Zuraren sektoreko enpresek eta erakundeek osatzen dute Maderia Elkarte Teknikoa Kanpoko esteka, eta haren helburua da aurrera egitea material jasangarri horren ezagutzan eta erabileran . Eduardo Torroja Eraikuntza Zientzien Institutuaren, CSICen eta “Maderia. Construcción” Proiektuaren ekimen bateratua da Aulamadera.

“Maya proiektua: zura eta akustika” Kanpoko esteka proiektuan parte hartzen du Maderiak.

Iruñeko saioaren diptikoa Kanpoko esteka.

Izena emateko kuota 10 eurokoa da, eta banku-transferentzia bidez ordaindu behar da.

Berriaren iturrian eman daiteke izena.

Iturria:Maderia Kanpoko esteka, 2012/05/03

Azken eguneratzea: 2012/05/15