Industrializazioari eta etxebizitza publikoei buruzko jardunaldi teknikoa. 2012ko maiatzaren 18an, Donostian

Maiatzaren 18an, Donostiako San Telmo Museoan Kanpoko esteka, egingo da Visesak Kanpoko esteka eta EHUko Arkitektura Sailak Kanpoko esteka etxebizitza publikoen sustapenean industrializazioa zer egoeratan dagoen aztertzeko antolatutako jardunaldi hori. Bi mahai-inguru egingo dira jardunaldian, eta industrializazio-neurriak aplikatu zaizkien eraikitako etxebizitza publikoen zenbait sustapen eta zenbait ikerketa-jarduera landuko dira.

Gainera, argitalpen bat aurkezteko baliatuko da jardunaldia. Argitalpen horretan biltzen dira Visesak eta EHUko Arkitektura Sailak adostutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan 2011ko irailetik 2012ko otsailera sektoreko enpresekin batera egindako ikerketa-lanean gauzatutako jarduerak eta ateratako ondorioak. Hitzarmen horren helburua zen gure lurraldeko eraikuntza-sektorearen garapenean parte hartzen duten eragileak —enpresa publikoak, unibertsitatea eta enpresa pribatuak— harremanetan jartzea eta Arkitekturako Unibertsitateko ikasleei industrializazioaren gaineko oinarrizko ezagutza ematea, eta industrializazioari buruzko tailer bat egitea eta paraleloan diharduen ikerketa-talde bat sortzea ekarri du.

Alfonso del Águila Madrilgo ETSAko katedradunak ere parte hartuko du; industrializazioak etxebizitza-sektorean gaur egun duen egoeraz hitz egingo du.

Horretarako, etxebizitza publikoetan industrializazioak dituen estrategiei eta etorkizunari buruzko jardunaldi ireki bat sortzea ahalbidetuko duten hausnarketa eta eztabaida sortu nahi dira.

Esteka hauetan dago programa: euskaraz Kanpoko esteka eta gaztelaniaz Kanpoko esteka.

Informazio gehiago, izena emateko epea eta izena emateko modua ikusteko, albistearen iturrira jo liteke.

Iturria: Eraikune Kanpoko esteka, 2012/04/30

Azken eguneratzea: 2012/05/03