Eraikuntzako energia-eraginkortasunari eta jasangarritasunari buruzko jardunaldia. 1. hitzaldi teknikoa, ekihouse, Solar Decathlon Europe, 2012/05/10

Datorren maiatzaren 10ean, ostegunean, goizeko 10 t´erdietan, Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan (Abandoibarra, Bilbo), Eraikuntzako energia-eraginkortasunari eta jasangarritasunari buruzko lehenengo hitzaldi teknikoa, Ekihouse – SDE, izango da.

Jardunaldi honetan ekihouse proiketua aurkeztuko da. Proiketu honekin Euskal Herriko Unibertsitateak eguzki-etxebizitzen Solar Decathlon Europe 2012 Kanpoko esteka deritzon nazioarteko lehiaketan parte hartzen ari da.

Proiektuaren helburua da baliabide natural gutxiago kontsumituko dituen, ahalik eta hondakin gutxien sortuko dituen eta behar duen energia guztia eguzkitik lortuko duen etxebizitza bat diseinatzea eta eraikitzea.

Era berean, eraikin bereko Oteiza gelan proiektu honen erakusketa ikusi ahal izango da.

Informazio gehiago Ekihouse Kanpoko esteka webgunean.

Iturria: Eraikune Kanpoko esteka, 2012/05/06

Azken eguneratzea: 2012/05/25