Energia Kontsumorik Gabeko Eraikinen I. Kongresua (EECN). 2012ko maiatzaren 7an eta 8an Madrilen

I. Kongresua 2012ko maiatzaren 7an eta 8an egingo da, Madrilgo Azokako (IFEMA, Madril) Hego Auditorioan, Eraikuntzaren Nazioarteko Astearen barruan (Veteco + Piedra + Construtec).

Kongresuaren xedea da hausnarketa-foro bat izatea Eraikinen Energia Eraginkortasunari buruzko Europako Direktiba (2010/31/UE Direktiba) onartzeak eraikuntzaren, arkitekturaren eta horiekin zerikusia duten zerbitzuen sektorerako izango dituen ondorioak aztertzeko.

Kongresuak gako-alderdiei heldu nahi die, eta inguratzen direnei aukera emango die eraginkortasun handiko eraikinak egiteak atxikita dakarren lege-, teknika- eta kudeaketa-arloko alderdi zabala ezagutzeko eta hamar urte baino gutxiagoko epean ia energiarik kontsumitzen ez duten eraikinak lortzeko erronka nola gainditu jakiteko.

Informazio gehiago, Kongresuaren webgunean Kanpoko esteka.

Azken eguneratzea: 2012/01/18