S5E ikastaroa - Iraunkortasuna: Energia eraginkortasuna, eraikinen eta egituren ebaluazioa. 2012ko apirilean, maiatzean eta ekainean

CISDEMek (Egitura eta Materialen Segurtasun eta Iraunkortasunerako Ikerketa Zentroa, CSICek eta UPMk sortutako zentro mistoa) antolatu du ikastaroa, CSIC-eko IETcc Eduardo Torroja Eraikuntza Zientzien Institutuaren laguntzarekin.

Eraikuntzaren esparruan iraunkortasuna dela-eta sortzen diren arazo berriak aztertzea da S5E ikastaroaren helburua; adibidez energia-eraginkortasuna eta lehendik dauden egitura eta eraikinak ebaluatzea eta horietan eragitea, arlo horren diseinuan, analisian, esperimentazioan, araudian eta ikerketan dagoen joerari buruzko informazio eguneratua emanda.

Oro har, obra berriko eraikuntza-prozesuetan eta lehendik dauden eraikinak birgaitzeko prozesuetan diharduten unibertsitate-ikasleei eta profesionalei zuzenduta dago ikastaroa, eta, bereziki, arkitektoei, arkitekto teknikoei eta eraikuntzako eta beste ingeniaritza batzuetako ingeniariei.

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, sartu CSIC-eko IETcc-ren web-orrian Kanpoko esteka.

Azken eguneratzea: 2012/03/13