Geo 2012. Geoteknia eta obren eraginkortasuna. 1. eguna: azterketa geologiko-geoteknikoen kalitatea. 2012ko otsailaren 27an, Bilboko Euskalduna Jauregiko E aretoan

Lurraren geologia ezagutzea funtsezko faktorea da lurraldea antolatzeko, urbanizatzeko nahiz bertan eraikitzeko. Jakintza horrek ahalik eta kalitate eta segurtasun handiena izan behar du proiektuak eraginkorrak izango badira (ekonomia, segurtasuna eta jasangarritasuna).

Esparru horretan, Euskadiko Geologoen Elkargo Ofizialak (EGEO) jardunaldi batzuk antolatu ditu, profesional ez-espezialistak aukera izan dezan proiektuaren eta obraren kontu geologiko-geoteknikoei buruzko ikuspegi eguneratua izateko. Lehen jardunaldi honetan azterketa geoteknikoen gaur egungo eta etorkizuneko egoerak aztertuko dira, bai eta haien kalitatea ebaluatzeko irizpideak eta informazio geoteknikoak obraren kostuan duen garrantzia ere. Etxegintzaren arrisku geoteknikoa eta hark eragin lezakeen erantzukizun ekonomiko eta zibila landuko da, eta, azkenik, geotekniari eta obraren eraginkortasunarekin zerikusia duten zenbait kasu erreal azalduko dira. Hamar enpresak hartzen dute parte guztira, ingeniaritza, laborategi eta aseguruen alorrekoak.

Gehiago jakin nahi zianez gero, jardunaldiaren triptikoa (pdf, 182,21 KB) eta izena emateko formularioa (pdf, 29,9 KB) deskargatu daitezke.

Azken eguneratzea: 2012/02/20