II. Eraikuntza-topaketa: Estalduren eta zoruen energia-birgaitzea, 2012/02/8-9

Aurrez aurreko jardunaldiak otsailaren 8an eta 9an izango dira. Zuzenean eman ondoren, batzar birtual bihurtuko dira, hilabeterako.

II. Eraikuntza-topaketa Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Unibertsitate Eskolan izango da, aurrez aurreko saioen bitartez eta doan, otsailaren 8an eta 9an. "Estalduren eta zoruen energia-birgaitzea" izenburupean, gure eraikinen inguratzailearen zati diren eraikuntza-elementu horien energia-eraginkortasuna hobetzeko soluzio, produktu eta sistema posibleei buruz jardungo dute hizlariek.

Topaketa zuzenean jarraitzeko aukera egongo da, bideo-streaming bitartez. Ondoren, hilabetez, auditorioan egindako aurkezpen grabatuak ikusteko eta dokumentu teknikoak deskargatzeko aukera egongo da, eta, horrez gainera, erakusketa-areto birtual batean barrena ibilbide bat egin ahal izango da, non sektoreko enpresa nagusiek beren eraikuntza-soluzio, -produktu eta -sistemarik berritzaileenak erakutsiko baitituzte.

Era berean, eta halaber doan, izena ematen duten bisitariek on line foroan parte hartu ahal izango dute (aurrez aurreko jardunaldietan sortutako eztabaida-ildo nagusiak eztabaidatuko dira foroan), edo izena eman duten adituei zalantzak galdetu ahal izango dizkiete.

Punta-puntako hizlariak sektorearen beharrei eta energia-eraginkortasunaren merkatuaren egungo egoerari eta haren etorkizuneko aukerei erantzuten saiatuko dira. Estalkiak eta zoruak eraikinaren inguratzailearen funtsezko zati dira, eta haien eta fatxadaren araberakoak dira etxebizitzen bizigarritasun-kondizioen hobekuntza, erosotasun termikoa eta isolamendu akustikoa.

Horrekin loturik egindako esku-hartzeek erabiltzaile partikularren, enpresen eta administrazioen energia-faktura merkatzeko balioko dute, eta, horrez gainera, eraikinek balio handiagoa hartuko dute eta CO2-emisioak eta herrialdearen energia-mendekotasuna murriztuko dira.

Halaber, lortu nahi da profesionalak, bai aurrez aurreko jardunaldietan parte hartuko dutenak, bai ondoren ziklo birtualean arituko direnak, egungo eraikinetan esku hartzerakoan energia-eraginkortasuneko neurriak sartzeari buruzko eztabaidan aritzea eta beren ezagutza hobetzea, eraikuntzaren sektorea Europa mailan abangoardia-postuetan kokatzen laguntzeko eta energiaren erabileraren kudeaketa orekatuagoa bermatzeko.

Jardunaldietarako izena emateko buletina Kanpoko esteka deskargatu daiteke. III. Eraikuntza-topaketari buruzko informazioa Kanpoko esteka ere lor daiteke (instalazioen energia-birgaitzeari buruzkoa izango da), eta, orobat, IV. Eraikuntza-topaketari buruzko informazioa Kanpoko esteka (eraikinen energia-birgaitzean energia berriztagarriak erabiltzeari eta energia-egiaztapenari buruzkoa).

Iturria: Inmodiario Kanpoko esteka, 2012/02/16

Azken eguneratzea: 2012/01/20