"ecoGranic, airea garbitzen duen zoladura" hitzaldia, Ingurubideren Bilboko instalazioetan, 2011-12-01ean

Ingurubidek antolatu du, eta haren instalazioetan izango da (Celestino María del Arenal plaza, 3 eta 4 atzealdea, 48015 Bilbo; metroz: Sarriko), 18:00etan.

Pavimentos de Tudela enpresak ecoGranic patentatu zuen 2008an; belaunaldi berriko zoladura ekologikoa da, % 30eraino material birziklatuz egina. EcoGranic-ek, goiko aldean, argi eta hezetasun erlatiboarekin aktibatzen den katalizatzaile indartsu bat dauka, eta hiriguneetako gas poluitzaileak eraldatu, eta giza osasunari gaitzik egiten ez dioten eta ingurumenari eragiten ez dioten produktu bihurtzen ditu.

Eraikalen, ecoGranic-i buruzko zenbait berri jaso ziren 2009an:

Eraikalen Ingurubideri Kanpoko esteka buruzko berriak ere jaso dira: Bilboko Jasangarritasunerako Baliabide Zentroa, Ingurubide Kanpoko esteka.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2011/11/26

Azken eguneratzea: 2011/11/25