Hormigoiari buruzko jardunaldiak. Bilbon, 2012ko maiatzaren 29an

Hormigoiari buruzko jardunaldiak Kanpoko esteka hormigoiaren patologiei, konponketari, indartzeari eta babesari buruzko topaketa tekniko ibiltaria dira. 2012an egin dira lehenengoz, eta Espainiako hainbat lekutan egingo dira berriz.

Topaketa horien helburu nagusia egitura edo eraikinetan dagoen hormigoiaren bizitza baliagarri osoko patologia, zaintza eta mantentze-lanei buruzko ezagutza sustatzea da.

Topaketan, honako gai hauek jorratuko dira:

- Hormigoiaren patologiak: identifikazioa, diagnostikoa eta tratamendurako proiektuak.
- Hormigoia konpondu, indartu edo babesteko ekintzen aurretiko lanak.
- Hormigoiaren gainean ura presioan jaurtitzeko teknikak, aurretiko lan gisa.
- Hormigoia konpontzeko teknikak
- Hormigoia indartzeko teknikak
- Hormigoia babesteko teknikak
- Beste material batzuk konpondu, indartu eta babestea hormigoiarekin erabilitako antzeko teknikekin

Jardunaldi horietan, hormigoizko egiturak edo eraikinak mantendu, lehengoratu edo hobetzeko etapak berrikusten dira, baita material industrial hori konpondu, indartu eta babesteko metodoak ere.

Hormigoiari buruzko Bilboko jardunaldiak Kanpoko esteka Kongresuen eta Musikaren Euskalduna Jauregiko E aretoan egingo dira.

Azken eguneratzea: 2012/04/19