Eraikuntzako segurtasunaren eta osasunaren koordinazioari buruzko II. Mahai-inguru Europarra, 2011ko maiatzaren 5etik 6ra

"Príncipe Felipe" Biltzar Zentroa. Auditórium hotela. Madril.

Mahai-inguruaren programaren edukia osatzeko abiapuntua izan dira, laneko segurtasun eta osasunaren esparruko estrategia europarrak eta espainolak, 1. Mahai-inguruaren ondorioak eta Europako Batzordearen COM (2008) 698 Komunikazioak 92/57/CEE Zuzentarauaren (aldi baterako eraikuntza-obrak edo eraikuntza-obra mugikorrak) eta 92/58/CEE Zuzentarauaren (laneko segurtasun-seinaleztapena) ezarpen praktikoaren inguruan, osasunari eta segurtasunari lotuta ateratako ondorioak.

Helburua da eraikuntza-obrak antolatu, diseinatu, gauzatu eta ustiatzeko prozesu osoan segurtasunaren eta osasunaren koordinazioa indartzea eta hobetzea eta, xede horrekin, Mahai-inguru bat antolatu da Europa-mailan, eta orientabide profesionalak eta praktikoak eskainiko dira bertan.

Informazio gehiago Mahai-inguruaren web-orrian Kanpoko esteka.

Azken eguneratzea: 2011/03/10