CIB W104 Nazioarteko Biltzarra: Eraikuntza moldagarri eta iraunkorra, 2010-05-17


 

2010eko maiatzaren 17tik 19ra antolatu da Biltzarra, Bilboko (Bizkaia) Euskalduna Jauregian.

Eraikuntza-industriak izan duen bilakaera eta inguru eraikiaren errealitate berriekiko erlazioak ardatz hartuta, mundu osoan antolatutako ekimenen barruan kokatzen da orain xede dugun biltzarra. Bi gizarte-helburu lortu nahi dira:

  1. etxebizitza-parke moldagarria eta, ondorioz, iraunkorra eraikitzea eta,
  2. erabiltzailean oinarritutako diseinu- eta eraikuntza-prozesuak garatzea.

Sistema honi esker, eraikuntzaren lehen fasean euskarri-eraikin bat (oinarria) egiten da, eta oinarri horren arabera definitzen dira arkitektura- eta hiri-diseinua, bai eta espazio komunak eta zirkulaziokoak eta eraikinaren azpiegitura nagusia ere. Eraikin “moldagarriak” dira eta erabiltzaileak nahi beste egokitzapen egin ditzake “etxe barruan”, bere lehentasun indibidualekin (eta aldakorrekin) bat eginez. Azpiegituraren zati “pribatua” etxebizitzan beteta dauden unitateek osatzen dute, eta euskarri-eraikinak definitutako azpiegituraren zati “publikoarekin” komunikatuta dago. Eraikuntza-sektoreko garapen berri horiei guztiei esker, produktu, sistema eta kudeaketa-tresna berriak eskaintzen dituzten negozio berriak ari dira sortzen eta, era berean, esparru arauemaile eta finantzaketa-eskema berriak ari dira azaleratzen. Rolek eta ezagupena kudeatzeko metodoek ezagututako aldaketak aztertuko dira Biltzarrean, eta arkitektura-diseinuaren kontzeptu berriak eta errealitate berriak ekarritako soluzio teknikoen bilakaera aurkeztu eta aztertuko da, halaber.


Informazio gehiago: Eraikuntza moldagarri eta iraunkorrari buruzko Biltzarra Kanpoko esteka

Azken eguneratzea: 2010/03/08