KNX International Forum, 2010-04-27


Madrilen antolatu da 2010eko apirilaren 27 eta 28rako eraikinen eraginkortasun energetikoari eta kudeaketa- eta automatizazio-sistemei buruzko munduko lehen topagunea: KNX International Forum.

Telefónica-ko auditorioan, C Barrutian, izango da nazioarteko topagunea, KNX España elkarteak sustatuta, eta hiru funtsezko ardatz izango ditu oinarrian: arkitektura iraunkorra, ingurumen-kontzientzia eta teknologia eraginkorra. Eraikinen eraginkortasun energetikorako lehen topagune hau bi esparruk egituratzen dute: KNX Congress eta KNX Expo, eta aipatutako hiru ardatzetako nazioarteko iritzi-lider garrantzitsuek parte hartuko dute. KNX Forum lehen edizio hau sektoreko networking-erako aukerarik bikainena izango dela ondoriozta daiteke.

Informazio gehiago: KNX International Forum Kanpoko esteka

Azken eguneratzea: 2010/03/30