Etxebizitzaren ikuspegi soziologikoari buruzko eztabaida-jardunaldia, 2010-02-18


 

2010eko otsailaren 18an, Sarrikoko Ekonomia Zientzien Fakultateko Zubiria Etxea eraikinean (Bilbo).

EKITEN-Thinking Ikerketa Taldearen prestakuntza-esparruaren barruan espazio berri bat inauguratu dute: EKITEN-Thinking eztabaida-jardunaldiak izenarekin ezagutzen da ideiak eta gogoetak trukatzeko espazio berria.

Lehen eztabaida-jardunaldi honetan Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Zientzia Politiko eta Soziologian doktorea den Luis Cortés Alcalá jaunak parte hartuko du. Goizez eta arratsaldez egingo da eztabaida-jardunaldia eta hiri-soziologian eta etxebizitzarekin lotutako arazoen arloan landu diren proposamenak eta egin diren azken ikerketek eman dituzten emaitzak jakinaraziko dira.

Informazio gehiago: Etxebizitzaren ikuspegi soziologikoa Kanpoko esteka

Azken eguneratzea: 2010/02/11