OHSAS 18001 diplomen aurkezpena, 2009-12-15




Abenduaren 15ean, 18:30etan, Santurtziko San Jorge Institutuko aretoan, Osalan eta Eraikal programen laguntzarekin OHSAS 18001 arauan oinarritutako ziurtapena lortu duten Bizkaiko Iturgintzari, Saneamenduari, Gasari, Berokuntzari eta Antzekoei buruzko Enpresa Elkarteko (AFONVI) enpresei aitorpen-diplomak banatuko zaizkie.

Aitorpenak ondorengo enpresei banatuko zaizkie:

  • Miguel Corredor
  • Tecman Servicios de Valor Añadido
  • Saneamientos Arrandi
  • Gertu Iturgintza
  • Sucesores de Isaías Ortega

Ekitaldiaren buru izango dira Juan Benítez, AFONVI-ko Presidentea; José Ignacio Angulo, San Jorge GMLHBI-ko Zuzendaria; Daniel Ortega, Asertek Gestión-eko Gerentea eta Iván Rodríguez, Enpresa Elkarteko Gerentea.

Informazio gehiago: Afonvi Kanpoko esteka

Azken eguneratzea: 2009/12/10