Kalitatearen Europako Astearen ekitaldiak, 2009ko azaroaren 9tik 20ra


 

Euskalit-en orrian jada ikus daitezke Kalitate, Zientzia, Teknologia, Berrikuntza eta Bikaintasunaren Astea Kanpoko esteka osatzen duten ekitaldiak. 2009ko azaroaren 9tik 20ra antolatu da EAEn.

Ekitaldi horien behi betiko programak definitzeke daude oraindik; hala ere, honako alderdi hauek azpimarra daitezke:

  • Eraikal-en parte hartzen duten agente sustatzaileei dagokienez, Visesa-k antolatutako ekitaldiak azpimarratu behar dira: e-administrazioa 2009/11/11n, eta Aldi bereko ekoizpena, aukera energetiko berritzailea, 2009/11/19an; halaber, aipatzekoa da Bizkaiko Aparailari eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak antolatutako ekitaldia: Kalitatearen kontrola kudeatzeko adibide praktikoa, 2009/11/16an.
  • Eraikal-en lerroei helduta, 2009/11/12an OHSAS 18002:2008 gida berria aurkeztu da: “OHSAS 18001:2007 ezartzeko jarraibideak”.
Azken eguneratzea: 2009/11/03