K-21 Kalitate Ereduaren diplomen aurkezpena eta banaketa, 2009-07-02


Uztailaren 2an, 13:00 orduetan, ziurtapen-diplomak banatuko dira Gasteizko Gran Hotel Lakua-ko VIP aretoan, K-21 Kalitate Ereduarekin ziurtapena lortu duten Arabako enpresen artean. Ekitaldi amaieran, 13:30 aldera, aperitibo bat antolatu da.

Ekitaldian Ignacio de la Puerta jaunak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrolerako Zuzendariak, eta Agustín de Lorenzo jaunak, Eraikal Programaren arduradunak, parte hartuko dute.

Ekitaldiaren aurretik, 12:30etan, eta Kalitate Zigilu hau hobeto ezagutzeko interesa duten guztientzat, Angel Lanchas jauna eta Carlos Nazabal jauna, CIDEMCO erakundeko Zuzendari Orokorra eta Zuzendaria, hurrenez hurren, bertaratuko dira, bai eta Arabarako aholkularitza eta ezarpenaren arduraduna den Antonio Martínez jauna ere, Vadillo Asesores sozietatekoa.

Azken eguneratzea: 2009/06/29