City Futures 2009, 2009-06-04


Aurtengo ekainaren 4tik 6ra Madril (Colón plazako Kultur Etxea) izango da aldaketa klimatikoa, baliabideen erabilera eta hiri-egokitzapena edo hiri-espazioaren arkitektura eta diseinua bezalako gaien inguruan antolatutako Hirigintza eta Hiri-eraldaketari buruzko Nazioarteko Biltzarraren egoitza.

Biltzarrean hiri garaikideak iraunkorrak ote diren aztertuko da, edo aldaketa klimatikoari aurre egiteko zer estrategia ari diren garatzen. Gero eta premiazkoagoa da hiri eta eskualde metropolitarrak aldaketa klimatikoaren aurrean egokitzea.

Biltzarrari buruzko informazio gehiago lortzeko, info@cityfutures2009.com helbide elektronikora edo http://www.cityfutures2009.com Kanpoko esteka web-orrira jo.

Azken eguneratzea: 2009/05/07