Finantza-krisia eta etxegintza-sektorea, 2009-05-28


EAEko Etxebizitzaren Behatokiak antolatu du jardunaldi hau eta 2009ko maiatzaren 28an eta 29an izango da Bilboko Arte Eder Museoan.

Garai zailak dira etxebizitza-sektorearentzat, mundu-mailako krisi ekonomiko eta finantzarioaren ondorioz hein batean, eta krisi horrek eraikuntza, etxegintza eta etxebizitza sektoreetan izan duen ondorio zuzenagatik zehazkiago. Ondorio horiek gogor astintzen ari dira Espainiako Estatua, sektore horiek pisu handia baitute Espainiako ekonomian.

Etxegintza-enpresek eta administrazio publikoek beren etxe-stock-a saltzeko dituzten arazoak eskariak izan duen beherakadaren eta finantzazio gabeziaren ondorio garbiak dira. Egoera horrelakoa izanik, behar-beharrezkoa da sektorea suspertzen laguntzen duten soluzio berriak aztertzea.

Informazio orokorra era izen ematea:
info@jornadascrisisinmobiliaria2009.com
Tfnoa.: +34 944 395 691
Faxa: +34 944 398 873
http://www.jornadascrisisinmobiliaria2009.com/es/index.html Kanpoko esteka

Azken eguneratzea: 2009/05/25