Kargu publikodunen konsultak

Deskribapena


Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzuko kargu publikodunek kontsultak egin ahal izango dituzte, ekainaren 26ko 1/2014 Legearen eta erregelamendu garapenetan jasotako eskubide eta betebeharren gainean.

Erantzuna loteslea izango da administrazioarentzat.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden kargu publikodunak (2. artikulua: 1/2014 Legea, ekainaren 26koa).

  • Lehendakaria eta Gobernuko gainerako kideak.
  • Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunak eta sortzeko arauan edo izendapenean horiekin parekatutakoak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zuzendariak, baldin eta indarrean dauden arauetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-karguekin parekaturik badaude. Zuzendari horiek nor diren azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintzako Dekretuan dago zehazturik —7. artikuluan, hain zuzen—, legegintzako dekretu horretan onartu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.
  • Eusko Jaurlaritzak edo lege honen aplikazio-eremuan sartuta dauden kargu publikodunetako batek zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatzen dituzten pertsonak, halako karguak izaera eta kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoaren arabera, hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie, betiere izendatze-egintzan hala ezarrita dagoenean.
  • Arartekoa eta arartekoaren ondokoa; Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak eta epaitegi horretako Idazkaritza Nagusiko titularra; Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko eta Lan Harremanen Kontseiluko Lehendakaritzako eta Idazkaritza Nagusiko titularrak; Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Zuzendaritzako titularra, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko kideak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean artikulu honetan aipatzen diren kargu publikodunetako baten batekin parekatuta badago.
  • Zuzendariaren pareko edo goragoko maila duten Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko langileak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kontaktu-postontzia: kargupublikoak

Kontakturako posta elektronikoa: kargupublikoak@euskadi.eus



Kodea(k)

  • Konsultak: 1027205

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan, bidalketa egin ondoren.

Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk betetako datuak. Dena dela, eskabidea araudiak ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko duzu.

Oharra: Herritarren eskubidea da, prozedurari aplikagarri zaizkion arauek ez eskatutako dokumentuak, edo Administrazio jardulearen esku badaudenak, ez aurkeztea. Eskubide hau erabil ahal izateko, 3. pausoan (Dokumentuak erantsi) aurkeztutako dokumentuen gaineko informazioa bete behar duzu.

Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

15 egun eskaeratik

Beste tramite batzuk