Arautegia

Inprimatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta lkerketa Sailaren 1985eko Martxoaren 4eko AGINDUA, zenbait ikasketari EGArekiko baliokidetza aitortuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 95
  • Hurrenkera-zk.: 925
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1985/03/04
  • Argitaratze-data: 1985/05/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Hezkuntza Sailaren 1982ko Irailaren 20ko Aginduak Euskararen Gaitasun Agiriaren oinarrizko arautegia finkatu zuen, eta bertan, besteren artean, unibertsitate mailako zenbait ikastetxetan egindako ikasketa edo ikasketa-agirien EGArekiko baliokidetza luzatzeko bideak ireki ziren. Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Irakasle Eskolekin hitz egin ondoren, Sail honek, euskal adarretako irakaslegaiei balio-aitormen hauek luzatzeko aukera ezarri asmoz, horretarako administrazio-ihardupidea sortu zuen, dagoenekoz bi Irakasle Eskolak urrats guztiak bete izan dituztelarik. Guzti honen ondorioz, honako hau ERABAKITZEN DUT: l. Atala.- 1985eko Urtarrilaren 1etik aurrera, Bizkaiko eta Gipuzkoako Irakaslegoeran Unibertsitate Eskola Publikoetan, OHOko Irakasletzarako ikasketak burutuak dituena EGAduntzat joko da, beti ere euskal adarren batean ikasi badu, eta Eskola horiek ondoko urratsak ematen badituzte: 1. Hezkuntza Sailordetzako Euskara Zerbitzuak prestaturiko argibide-fitxa egoki bete eta Zerbitzu horri igorri, 3. kurtsoa gainditu izanaren berri jakin eta handik hamar egunera beranduenik. 2. Kasuan kasuko Eskolako zuzendariak, ikasle bakoitzaren euskara maila EGAren mailakoa dela, ikasle horrek euskal adarren bat osorik edo nagusiki euskaraz egin duela eta OHOko Irakasle Eskola Unibertsitariko Diploma Titulurako froga guzti-guztiak gaindituak dituela egiaztatuko du eta Zerbitzu horri bidaliko dio, aurreko pasartean esandako epe berean. Dena den eskola hartan aldez aurretik jakin arazitako berarizko muga-baldintzen araberako euskara maila lortu ez duten OHOko irakaslegaien kasuan, zuzendariak, klaustroaren iritzia entzun ondoren, esandako urrats horiek ez betetzea erabaki dezake. Halako kasuetan, interesatuak ez dira EGAduntzat joko. Bestelakoetan, bi urrats horiek betetakoan, Euskara Zerbitzuak EGA agiripaper bana luzatuko die kasuan kasuko ikasleei. AZKEN ERABAKIA Honako Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta handik hurrengo egunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985eko Martxoaren 4ean. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JUAN CHURRUCA ARELLANO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.