Azken eguneratzea: 2005/11/07
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailak "Egizu on line" izena daraman jardunaldi teknikoa antolatu du azaroaren 9an
SARETEKek sustatutako Zientziaren eta Teknologiaren IV. Astearen (2005ko azaroaren 7tik 17ra) barruan kokatuko da

SARETEKek, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareak, sustatutako Zientziaren eta Teknologiaren IV. Astearen barruan, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailak, "Egizu on line" izena daraman jardunaldi teknikoa antolatu du.

Ekimen horren bitartez, Eusko Jaurlaritzak Interneten presentzian oinarritutako administrazio kontzeptu berria aurkeztuko du, kontzeptu integratua, eraginkorra eta kalitatezkoa, helburu garbia duena, hiritarrekin bide berriak eta interakzio modu berriak irekitzea.

Administrazio berriarekin erlazionatutako zenbait hitzaldiz gain, jardunaldian IT-Txartelarekin, sinadura digitaleko txartelarekin, erlazionatutako zenbait kasu praktiko aurkeztuko dira, bai eta beste gai interesgarri batzuk. Horien artean azpimarragarriak dira kartografiari buruzko aurkezpenak (Geo Euskadi), ahots digitalaren sintesia (ADITU) edo banda zabalaren hedapena, besteak beste.

Jardunaldia administrazio berrirako zabalduko den atea izan dadin, bertaratutako pertsonek, eskaria bete ondoren, Hiritarrentzako Ziurtapen Digitalerako Izenpe txartel pertsonala, USB irakurgailua, Instalazioko CDa eta hori behar bezala erabiltzeko dokumentazioa jasoko dute.

Informazio gehiago
Agenda (pdf, 189 kb)