IKTen berrikuntzari eta administrazioen arteko lankidetzari buruzko jardunaldia, 2022ko maiatzaren 25ean.
[Argazkia: Arantzazuko Santutegiaren ingurunea]
[Argazkia: ArantzazuLab-eko egoitza]
Eusko Jaurlaritza eta Beriain Forotik proposatzen dizuegu parte-hartzea herritarren zerbitzurako teknologiari buruzko jardunaldi praktiko honetan, euskal administrazio publiko osoa eta Nafarroako Gobernuaren partaidetza izango duena.
Partaidetza-jardunaldien helburua izango da indarra hartzen ari diren zerbitzu eta teknologien gaineko ezagutza partekatzea, administrazio arteko harreman-eremuak ezartzeko; hori horrela, hainbat ekimen proposatuko ditugu gure udalerrien, Foru Aldundien, Eusko Jaurlaritzaren eta haren sozietate, organismo eta erakunde publikoen arteko etorkizuneko lankidetza-proiektuak garatzeko.
Etorkizunean jarraitzeko asmoa duen IKTei buruzko topagune bat da, eta gure agendetan urteroko hitzordu bilakatuko delakoan gaude.
Bigarren edizio honetan, jardunaldi bat antolatu dugu maiatzaren 25ean, ArantzazuLab-en egoitzan egingo dena, Oñatin (Gipuzkoa), goiz-partean eta bost ordukoa gehienez. Aurrez aurre eta online egingo dugu jardunaldia, bizkortasuna eta eraginkortasuna lortze aldera, eta, hala, eguneroko lanarekin uztartu ahalko duzue.
Gure jardueraren berri izateko, ez ahaztu gure webgunea bisitatzea.
Hona hemen bigarren edizio honetarako proposatutako agenda, aurrerapen gisa.
TEKgunea, working days - egunak. Release 2.0 (maiatzak 25)
Jardunaldia – asteazkena, maiatzaren 25a [09:00 - 14:15]
08:30. -- Harrera --
09:00. Ongi etorri (Sailburua)
09:25. 2021eko edizioa errepasatu. Konpromisoak eta emaitzak
10:25. Mikroponentziak: BioTech, Identifikazio Biometrikoa, OTI-TIS Digitala, Zibersegurtasuna udalerrietan
11:25. -- Atsedena (kafea) --
11:45. Mahai-inguruak: Ticket BAI. Erabiltzailearen esperientzia (UX), Lankidetza publikoa/pribatua, Datuaren gobernua
13:45. Jardunaldiaren amaiera
14:15. -- Lunch-Networking --
15:30. -- Arantzazuko Santutegira bisita gidatua --