Azken eguneratzea: 2011/11/21

Hauteskunde Orokorren emaitz interaktiboak

Datuak web orri interaktiboan kontsulta daitezke, erabiltzaileek nahi dituen grafikoak eta konparazioak egin ditzakete.

Eusko Jaurlaritzak Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen eskutik azaroaren 20ko Hauteskunde Orokorren emaitzei buruzko txosten bat argitaratu du; txosten hori Herrizaingo Sailak emandako datuekin egina izan da. Web orri interaktibo baterako hainbat esteka jasoko ditu txosten horrek (http://grafikoak.irekia.euskadi.net/eu/charts), erabiltzaileek 1977tik aurrera izandako hauteskunde orokorren emaitzen bilakaerari buruzko grafikoak atera ditzaten erraztasunez. Grafiko horietan honako hauek aukeratu ahal izango dira: Zer (botoak guztira edo baliozko botoen gaineko portzentaiak), Non (EAE eta Lurralde Historikoak) eta Nortzuk (hauteskunde aukera bakoitza edo taldeka bilduta).