Durangon, erosketan babes ofizialeko 102 etxebizitzako sustapenean izena ematea, EB2-1329/22-LE -000 espediente zenbakia duena

Argitalpen-data: 

Durangoko udalerrian erregimen orokorreko babes ofizialeko 102 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan CONSTRUCCIONES OLABARRI SM sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Durangaldeko Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2023ko urtarrilaren 11 eta 2023ko otsailaren 9a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2023ko otsailaren 20an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – CONSTRUCCIONES OLABARRI SM
  • Etxebizitza kopurua: 102
    • Horietako:
    • 19 etxebizitza, hiru logela eta bi bainugelakoak (84,47 m2 eta 90,00 m2 bitartekoak)
    • 72 etxebizitza, bi logela eta bainugela batekoak (66,48 m2 eta 88,00 m2 bitartekoak)
    • 6 etxebizitza egokitu, logela bat eta bainugela batekoa (48,24 m2 y 60,00 m2 bitartekoak)
    • 5 etxebizitza egokitu, bi logela eta bainugela batekoa (88,14 m2 eta 82,18m2 bitartekoak)
  • Kokapena: P5 PEOU 2 partzela, San Fausto (Durango)
  • Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
    • Etxebizitza handiena garaje eta trastelekuarekin: 202.849,71 €
    • Etxebizitza txikiena garaje eta trastelekuarekin: 126.859,01 €
    • Etxebizitza egokitua handiena garaje eta trastelekuarekin: 200.108,01 €
    • Etxebizitza egokitua txikiena garaje eta trastelekuarekin: 194.378,65 €

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko erregistroan baja izango zara, eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:  

CONSTRUCCIONES OLABARRI SM

Erripa kalea 1, behea - PK 48001 Bilbao (Bizkaia)

Telefonoa: 946 61 20 34

Posta elektronikoa: olabarri@olabarri.com

(*) Durangaldeko Eremu Funtzionala: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibar.