Beasainen, babes ofizialeko 23 etxebizitza tasatuko sustapen pribatuan parte hartzeko eskaerak, EB3-0748/22-LE-000 espediente zenbakia duena.

Argitalpen-data: 

GOIERRISUKIA SM sustatzaileak abian jarriko duen esleipen prozeduran parte hartuko duten eskaeren zerrenda argitaratzen da.

Erreklamazio epea: 2022ko irailaren 14tik 20ra bitartean, biak barne. 

Erreklamazioak Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara bideratu beharko dira (Andia 13, 6. solairua, 20004 Donostia). Zuzenean zerbitzura bertaratuz gero, hitzordua eskatu beharko da 945 01 90 00 telefonoan edo bere webgunean.

Halaber, honako hauek aipatutako epe berean erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute: parte hartzea behar bezala eskatuta, ez onartuen zerrendan eta ezta baztertuen zerrendan ere agertzen ez direnek.