MerkaLan 2026: hautagaitzen jarraipenari buruzko informazioa

Argitalpen-data: 

Lanbide.

MerkaLan 2026 amaitu ondoren, Lanbidek enplegu-eskaintzetan izena eman duten pertsonek eta azokan parte hartu duten enpresek eman beharreko hurrengo urratsei buruzko informazioa eskaintzen du.

Hautagaientzako informazioa

MerkaLan 2026ko enplegu-eskaintzaren batean izena eman baduzu, laster kontsultatu ahal izango duzu zure hautagaitzen egoera Lanbideren eremu pribatuan.

Horretarako, sartu Nire Lanbiden zure gakoekin eta, alboko menuan, hautatu Nire enplegua → Hautagaitzak atala.

Atal horretan, zure hautagaitzen egoera kontsultatu eta haien jarraipena egin ahal izango duzu.

Enpresentzako informazioa

MerkaLan 2026n parte hartu duten enpresek laster jasoko dute mezu elektroniko bat, beren enplegu-eskaintzetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten hautagaiei buruzko informazioarekin.

Mezu elektroniko horren bidez, hautagaien curriculumak kontsultatu eta hautaketa-prozesuekin jarraitu ahal izango dute.