Azken eguneratzea: 2010/04/28
Lehendakariak Basurtoko Ospitaleko Aztarain pabilioia inauguratu du
Osasun Sailak 8 milioi euro inbertitu ditu pabilioi hau zaharberritzeko lanean, arreta onkologikoa, hematologia eta minaren unitatea kontzentratzeko.
Gaurtik aurrera, Aztarain pabilioia Basurtoko Ospitaleko Onkologia Mediko, Hematologia eta Minaren Unitatearen pabilioia da. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aldetik 8 milioi euroko inbertsioa behar izan duen erreforma sakon baten ostean, pabilioi honek kontzentratzen ditu orain arte Bilboko ospitale horretako eraikin batzuetan sakabanatuta zeuden zenbait zerbitzu. Patxi López Lehendakaria inaugurazio honen burua izan da, eta berarekin batera Rafal Bengoa Osasun sailburua eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea izan dira. Lópezek azpimarratu du erreforma “hobekuntza oso esanguratsua” dela zerbitzu medikoen eta arreta-zerbitzuen koordinazioan, “pazientearen erosotasuna hobetzen baitu”.