2026ko Ehiza azterketaren bigarren deialdiaren azterketa egiteko epea irekita

Argitalpen-data: 

  • 2. DEIALDIko azterketa

Eguna: 2026ko EKAINAK 6

Ordua: 10:00etan

Tokia: Vitoria-Gasteiz, Arabako campusa, "Elurreta" eraikina. Nieves Cano, 33

Azterketaren tasa11,61 euro (ez dira inskribatutzat hartuko tasa ordaindu ez dutenak izena emateko amaiera-data baino lehen)

Azterketa egiteko izena emateko epea: Irekita 2026/04/07-tik 2026/05/07-ra arte.


Azterketa amaitu ondoren:

- Hiru eguneko epea duzu zuzenak izan ez diren galderak aurkaratzeko, posta elektronikoz: abeltzaintza-ganaderia@euskadi.eus

- 14 eguneko epean, behin-behineko emaitzak argitaratuko dira webgune honetan bertan.

- Gutxi gorabehera bi hilabeteko epean, emaitzak behin betikoak izango dira EHAAn argitaratu ondoren

Behin betiko emaitzak argitaratu ondoren:

- Pertsona "GAI" gisa agertzen bada, azterketa gainditu izanaren ziurtagiria eska dezakezu abeltzaintza-ganaderia@euskadi.eus helbide elektronikoan.

- Ziurtagiri honek beste autonomia-erkidego batzuetan ehiza-baimena eskatzeko balio du.

- Ziurtagiri honek beste autonomia-erkidego batzuetan ehiza-baimena eskatzeko balio du. - Euskadin ehizatzeko, dagokion foru-aldundian eskatzen da lizentzia, eta, kasu horretan, ez da nahitaezkoa ehiza-azterketa gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztea, foru-aldundiek azterketaren emaitzak baitituzte.


Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2026ko urtarrilaren 16ko EBAZPENAren bidez 2026an zehar egingo diren ehizarako gaitasun-azterketen bi deialdiak argitaratu dira.

Kontaktua:

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Posta elektronikoa: abeltzaintza-ganaderia@euskadi.eus