Azken eguneratzea: 2007/10/18
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Betizu Klubak haurrak ingurumen gaiekin sentsibilizatzeko web orrialdea jarri dute martxan
Betizuko pertsonaiak eta Irauntxoak igorriko dituzte mezuak

Web orrialde berriaren helburua 6 eta 12 urte arteko neska-mutilen parte-hartzea, motibazioa eta kontzientzia sustatzea da, ingurumen hezkuntzarekin zerikusia duten gaietan.

Web orrialdeak 7 atal dauzka:

1. Zuk badakizu: neska-mutilek idatzitako eta betizuweb@eitb.com helbidera bidalitako ingurumenari buruzko idatziak jasoko ditu.

2. Argazkiak eta bideoak: ingurumenarekiko jokabide jatorrak eta iraunkorrak azalduz neska-mutilek egindako argazkiak eta bideoak argitaratuko dira.

3. Ibairen bloga: ingurumena zaintzeko iradokizunak eta aholku praktikoak azalduko ditu.

4. Asteko galdera: atal honetan astero Webean eta telebistako Betizu programan egingo den galderari erantzun zuzena eman diotenek, aste horretako sarien banaketan parte hartuko dute.

5. Betizu Termometroa: erabiltzaile leialenak sarituko ditu. Lehiaketa bukatu arte sailkapena aldizka eguneratuko da; bukaeran 3 sari banatuko dira.

  • Lehenengo saria: Bizikleta bat
  • Bigarren saria: Patinete bat
  • Hirugarren saria: Kometa bat

6. Opariak eta irabazleak: atal honetan asteroko galderaren irabazleak agertuko dira.

7. Jokoak: energia aurrezteko Irauntxoekin jolasteko gunea.

Sartu Betizu Ingurumena web orrian