Azken eguneratzea: 2013/02/28

Mugikorretarako euskarazko aplikazioen lehen on line denda jaio da, Euskalapps.net

The Movie Virtual enpresak euskarazko aplikazioak biltzen dituen on line denda sortu du. Euskalapps.net proiektuak garatuko ditu telefono mugikorretarako euskaraz landutako aplikazioak.

Web kanal berriak askotariko plataformen sarrera ahalbideratuko du mugikorren aplikazioetara (IOS, Android, Windows Phone, Meego, BlackBerryÉ) eta, besteak beste, jokoak, ipuinak, musika eta euskara ikasteko aplikazioak bilduko ditu, doakoak eta ordaindu beharrekoak.

 

Euskarazko aplikazioak sustatu, promozionatu eta garatzeko helburuarekin jaio da Euskalapps, smartphone eta tablet-entzat euskarazko eduki digitalen sorkuntza sostengatuko duen ataria.

Horrez gain, atariak aplikazio horien garapenean lanean diharduten pertsonen eta bestelako erabiltzaileen arteko harremana sendotu eta elkarlana bultzatu nahi du.

Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntza jaso du.