INFORMAZIO-OHARRA

2022-12-05

Gaur kargu hartu dute, jardunean, Agustín Aguirre Donostialdea ESIko zuzendari gerente berriak eta Ana Bustinduy zuzendari mediko berriak.  Agustín Aguirrek, Bidasoa ESIko zuzendari gerenteak, dagoeneko, lehen bilera izan du haren zuzendaritza-taldearekin eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiarekin.

Bilera horretan, lehendabiziko eginkizun gisa finkatu dute zuzendariordetzekin eta zerbitzu-burutzekin harremanak hastea, ospitalea eta osasun-erakundea zer egoeratan dauden aztertzeko.  Bestalde, zehaztu da, dagoeneko, nork beteko dituzten zuzendari gerenteak kargua utzi aurretik dimititu zuten hiru zuzendarietatik bi; alegia, ekonomikoa eta giza baliabideetakoa. Datorren astean hasiko dira.

Donostialdea ESIko zuzendaritza berriak eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak Osakidetzako zerbitzu-sareari buruzko ikuspegi bera dute: ESIak, ospitaleak eta zuzendaritza-taldeak Euskadiko Osasun Zerbitzuaren asistentzia-sareak ordezkatzen duen osotasunaren alderdiak dira eta elkarri lotuta daude.

Erakunde bakoitzak eginkizun zehatz bat du eta, guztien artean, jarduketa koordinatua eta solidarioa antolatu behar da; zuzendaritza-taldeen ardura itun hori eraginkor egitea da. Donostialdea ESIaren kasuan, partekatzeko zailtasunak direla eta, izan diren hainbat gertakarik horrela eskatuta pertsonen aldatzea behar zuen izan.

Une honetan, zuzendaritza-taldea berregituratzen ari da. Aldaketa horien oinarrizko helburua da erakundea eta herritarrei ematen dien asistentzia-zerbitzuaren kalitatea hobetzea.

Egunotan jasotzen ari diren kritika eta adierazpenei dagokienez, Osasun Sailak eta Osakidetzak entzute harkorrerako borondatea mantentzen eta elkarrizketa konstruktiboa izateko prest daudela adierazi nahi dute. Aldi berean, lasaitasun-mezua bidali nahi dute, eta esker ona eta aintzatespena adierazi langile guztiei, haien eguneroko lanagatik eta dedikazioagatik