#ErkorekaTopaketa: Josu Erkoreka Lehenengo Lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburuak herritarrei erantzungo die Irekiaren webgunean

noticia_ErkorkaTopaketa.jpg

2021-12-29

Josu Erkoreka Lehenengo Lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburuak urtarrilaren 31n erantzungo die herritarrek Irekiaren webgunetik egiten dizkioten galderei, #ErkorekaTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek kezka sortzen dieten galderak egin ahal izango dituzte, Segurtasun sailaren jarduerarekin lotutakoak. Lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak herritarrek gehien bozkatutako 20 galderei erantzuna emango die. Emisio hori Youtubeko kanalaren, Facebookeko orriaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea.

Ekimenaren faseak eta datak

Parte-hartze prozesu orotan bezala, zenbait mekanismo finkatu dira proposamenak edo galderak jasotzeko. #ErkorekaTopaketa ekimenaren kasuan, 4 fase nagusi ezarri dira:

  1. Galderen fasea: herritarrek galderak planteatzeko fasea, 2021eko abenduaren 27tik 2022ko urtarrilaren 14ra.
  2. Bozketa fasea: galderen balorazio herrikoia, 2022ko urtarrilaren 15tik 23ra.
  3. Ondorioen fasea: herritarrek gehien baloratzen dituzten 20 galderak hautatzea, 2022ko urtarrilaren 25a.
  4. Topaketa: #ErkorekaTopaketa ekimenean, Josu Erkoreka Lehenengo Lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburuak erantzungo die herritarrek boto gehien jaso dituzten 20 galderei, 2022ko urtarrilaren 31n.

Parte hartzeko mekanismoak

Galderak bidaltzeko baldintzak

  • Irekia-Gobernu Irekiaren webgunean kontu bat sortu behar da, formularioa betez, sare sozialen bidez konektatuz edo saioa hasiz, aldez aurretik sortutako kontu bat izanez gero (posta elektronikoa eta sartzeko pasahitza). Urrats hori egitea nahitaezkoa da galderen fasean eta bozketaren fasean.
  • Gobernu Irekiak proposatutako gai-blokeak kontuan hartuta egin behar dira galderak.
  • Galderak egin ondoren, moderatze- eta baliozkotze-zerrenda batera pasako dira, onartu baino lehen, eta Gobernu Irekiaren webgunean argitaratuko dira, ondoren bozketa egiteko.

Bozketak bidaltzeko baldintzak

  • Irekia-Gobernu Irekiaren webgunean kontu bat sortu behar da, formularioa betez, sare sozialen bidez konektatuz edo saioa hasiz, aldez aurretik sortutako kontu bat izanez gero (posta elektronikoa eta sartzeko pasahitza). Urrats hori egitea nahitaezkoa da galderen fasean eta bozketaren fasean.
  • Gai-multzo bakoitzaren barruan interesgarrientzat edo garrantzitsuentzat jotzen dituzun galderen aldeko botoa eman (bakarra ere izan daiteke).
  • Gai-multzo bakoitzeko galdera bakarraren alde eman daiteke botoa.
  • Posta elektroniko bat bidali behar da, emandako botoa baieztatzeko.
     

Lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburuaren erantzunak

Lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburuak urtarrilaren 31n erantzungo die herritarrek gehien bozkatutako 20 galderei, lehen aipatutako parte hartzeko bideak kontuan hartuta, eta zuzeneko emisio baten bidez. Emisio hori Youtubeko kanalaren, Facebookeko orriaren eta Irekiaren webgunearen bidez ikusi ahal izango da.

Zuzeneko emanaldian erantzuten ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikoa lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira otsailaren 7an, eta Irekia – Gobernu Irekiaren sare sozialetatik zabalduko dira, jakinaren gainean egon daitezen.