COVID-19ari buruzko datu eguneratuak

medidas.jpg

2021-08-14

Atzo, 6.468 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 756 positiboak izan ziren (%11,7).

Lurraldeen arabera: 139 Araban, 408 Bizkaian, 191 Gipuzkoan eta 18 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 36 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 61 pertsona ZIUn daude.