COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin
2021-08-01
Atzo, 7.751 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 927 positiboak izan ziren (%12,4).
Lurraldeen arabera: 122 Araban, 555 Bizkaian, 234 Gipuzkoan eta 16 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 63 pertsona ZIUn daude.