COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

koronabirus_kartela.jpg

2021-07-04

Atzo, 5.331 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 351 positiboak izan ziren (%6,6).

 Lurraldeen arabera: 38 Araban, 152 Bizkaian, 148 Gipuzkoan eta 13 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

 Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 10 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 35 pertsona ZIUn daude.