COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2021-06-02

Atzo, 8.396 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 338 positiboak izan ziren.

 Lurraldeen arabera: 45 Araban, 178 Bizkaian, 110 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

 Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 45 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 89 pertsona ZIUn daude.

 Bestalde, maiatzaren 24tik 30ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 21 hildako egon direla.

 Egoera epidemiologikoa: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/2021/02_junio_2021_Boletin.pdf

 Asteko buletina (maiatzaren 24tik 30ra): https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/2021/02_junio_2021_Boletin-semanal.pdf

Txertaketa buletina: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/covid_vac_datos/es_def/adjuntos/20210602-Txertoak-Vacunas.pdf

Gasteizen, 2021eko ekainaren 2an