Covid-19: Euskadiko ikastetxeetako egoera eguneratzea

2021-04-27

Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eraginari buruzko datuak eguneratu* ditu, 2021eko apirilaren 27ko 12:00ak arte.

Uneotan, Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eragina honako hau da:

  • Aurrez aurreko eskola-jarduera etenda duten ikastetxeak:

                 Bizilore Eskola Aktiboa HLHIP, Azkoitian (38 ikasleko eskola)

  • Orotara 142 ikasgela daude itxita, 91 ikastetxetan**

2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua Gipuzkoa eta Bizkaiko ikasgelen % 0,96 da**

* Aste honetan, Covid-19ren bilakaera datuek Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetako eragina eguneratuko dute. Arabako eskola gehienak itxita daudenez –San Prudentzio ospakizunak tarteko-, lurralde honetako daturik ez da eguneratuko.

** Gipuzkoa eta Bizkaiko 14.779 gelen gaineko datu eta portzentajeak dira.